Berriak

Atzealdea

Pasaiako portuak altzairutegien igoera garrantzitsu bat islatzen du

Pasaiako portuak altzairutegien igoera garrantzitsu bat islatzen du

20.08.2015

Imagen Listado Noticia

Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakari Ricardo Peñak datu hori azpimarratu du, ahaztu gabe portuko jarduerak, oro har, izan dituen emaitza onak, % 10,67 hazi baita.

Txatarraren trafikoa ia % 50 handitu izana oso positiboa da Gipuzkoako ekonomiarentzat, altzairugintzak eragin handia baitu lurraldearen jardueran.

Altzairuaren sektorea Gipuzkoako ekonomiaren eragile tradizionaletako bat da, makina-erremintarekin batera, besteak beste. Haren eragin-eremua handia da, enpresa laguntzaile askori lan ematen baitie”.

Merkantzien jatorri eta helmugei dagokienez, Alemaniatik datoz dartsenan egiten diren deskarga gehienak. Batez ere, bobinen eta altzairuzko xaflen inportazioagatik da liderra; 110.000 tona inportatu ziren Alemaniatik. Erresuma Batua da esportazioen helmuga nagusia.

Emaitza horiei esker, “terminal termikoa eta Corrugados Azpeitia ixtean sortu ziren galerak berreskuratu dira” eta Pasaiako portua berriro hazkunde bidean jarri da. 

Jatorri-data: 07.08.2015


Berri bilatzailea