Berriak

Atzealdea

Material berrien mekanizazioaren erronka

Material berrien mekanizazioaren erronka

02.12.2016

Imagen Listado Noticia

Industri metalmekanikoaren erronka handienetariko bat erreminta perfektua lortzea da, aurkezten zaion edozein material mekanizatzeko gai izango dena. Gaur egun ezinezkoa den hau, ez du eragotzi industri erremintiskoa etengabeko bilakaera duen industria izatea, non egunero erronka berriak azaltzen zaizkion: material berriak edo eboluzionatuak mekanizatzea.

Segurtasun handiz esan daiteke, industri metalmekanikoaren barruan mekanizatuak izateko materialik zorrotzenak, superaleazioak eta altzairu gogortuak direla. Hala ere, ez da ahaztu behar badaudela beste material batzuk ez dituztenak hainbeste gogortasun baliorik aurkezten baina beste ezaugarri batzuk dituztenak mekanizatuak izateko bereziki zorrotzak direnak (titanioaren familia, bere aleazioak eta titaniozko aluminatuak, aluminiozko aleazioak, aluminio-litio, edo galdaketa moldeetan erabilitako hare-blokeak).

Jatorria: Interempresas

Jatorri-data: 20.11.2016


Berri bilatzailea