Enpresa-sektoreak garapen jasangarriaren helburuen alde egin du
Enpresa-sektoreak garapen jasangarriaren helburuen alde egin du
30.08.2016
Azterketak azpimarratzen du zuzendari nagusien % 70ek uste dutela helburu horiek jasangarritasunaren aldeko ahaleginak berregituratzeko esparru bat emango dietela enpresei eta % 78ek uste dute badituztela aukerak beren jarduera nagusiaren bidez helburu orokorrak betetzen laguntzeko. Hain zuzen, % 75en iritziz, teknologia digitalen bidez negozio-ereduak jasangarriagoak izan daitezke eta ekonomia zirkularra lor dezakete.
Txostenean, gainera, oinarrizko hiru betekizun hauek daudela esaten da: enpresen, gobernuaren eta gizarte zibilaren artean koalizioak eta aliantzak ugaritzeko premia larria; herri mailan garapen jasangarriko helburuak lortzeko ekintza gehiago egitea, eta berrikuntzak egitea alderdi horietan eragin handiagoa izan dezaketen teknologia digital eta negozio-eredu berrietan.
Jatorria: Construible
Jatorri-data: 02.08.2016