Atzealdea
Indarrak batzen Euskadiko zurgintza-sektorean, nazioartean lehiatzeko
Indarrak batzen Euskadiko zurgintza-sektorean, nazioartean lehiatzeko
11.07.2016
Euskadiko Zuraren Elkarteak (Baskegur) eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatu dute ekimena, "Euskal zura" deiturapean.
Nazioartera hedatzeko Euskadiko zurgintza- eta basogintza-sektoreek inoiz egin duten ahalegin handiena dugu. Eremu zabala hartzen du sektore horrek zuhaitza mozten den unetik zura energia berdetarako erabiltzen den arteko ibilbidean.
EAEn, 20.000 bat laguni ematen die lana zuraren balio-kateak, eta urtean 3.300 milioi euroko inpaktua du euskal ekonomian.
Jatorria: DEIA
Jatorri-data: 11.06.2016