Kinect sentsoreak hemiplejia duten pazienteak errehabilitatzen lagun lezake
Kinect sentsoreak hemiplejia duten pazienteak errehabilitatzen lagun lezake
24.08.2015
Burgosko ORHU Terapia Ocupacional enpresak azaldutako behar bati erantzunez egin da, eta Valladolideko Unibertsitateko GIRO Ikerketa Taldeak garatu du, gero gailu horiek baliatuko dituzten fisioterapeutekin harreman zuzena izanik.
Proiektuaren lehen urratsak zuhurrak izan dira. Kinect sentsorearen softwarearen berrerabilpenaren oinarria, bigarren bertsioan, goiko gorputz-adarrekin lau ariketa lantzeko hasierako prototipo bat sortzea izan da. Ariketa bat ukondoaren errehabilitaziorako da, eta beste hirurak, sorbaldaren errehabilitaziorako.
Pazienteek ariketak urrunetik egiteko kostu baxuko sistema bat izatea da asmoa, zentroetan espezialisten begiradapean egiten dituzten ariketen osagarri izan dadin. Software hori Windows Storerekin konektatzeko aukerak bidea ematen du pazienteen datu pertsonalak eta medikoak eta haiek ariketetan egiten duten aurrerapena gordetzeko aplikazio batzuk garatzeko, zeinetarako sarbidea fisioterapeutek ere izango baitute.
Hasierako prototipoak etorkizun handiko emaitzak erakutsi ditu ikertzaileentzat, eta, orain, haren funtzioak fintzeaz arduratuko dira ikertzaileak: diseinua eta interfazea hobetzea, ariketa gehiago eta era askotakoak jartzea, eta gailuaren kontrola erabat automatizatzea. Azken batean, aplikazioa hobetzea, garapen profesional bat izan dezan.
Jatorria: Tendencias 21
Jatorri-data: 05.08.2015