Berriak

Atzealdea

Muskuiluen seigarren zentzu teknologikoa

Muskuiluen seigarren zentzu teknologikoa

03.12.2015

Imagen Listado Noticia

Gaztela eta Leongo Institutu Teknologikoko Elektronika Aplikatuko eta Adimen Artifizialeko ikerketa-taldeak, EAEko Dominion enpresak, Burgosko Unibertsitateak eta Arrain Kontserben Fabrikatzaileen Elkarte Nazionaleko (Anfaco) Zentro Teknologikoak lankidetzan dihardute ikerketa-proiektu batean. Proiektu horren bidez,  marea gorria noiz izango den aurreikusi nahi dute; zehazki, azido okadaikoa jariatzen duen marea gorria. Izan ere, hark txanelak kutsatuz gero, txanel horietako muskuiluak jaten dituenari intoxikazioak eta beherakoa eragin diezazkioke, eta horrelakoetan, debekatu egiten da haien salmenta.

Taldearen funtzioa da gero txaneletan instalatuko den biosentsore bat garatzea. Gailu elektroniko horrek «giroan zenbat kutsatzaile dagoen garaiz zehaztuko du, muskuiluak kutsatuta egon ez daitezen lonjatara eramaten direnean».

Jatorria: El mundo

Jatorri-data: 22.11.2015


Berri bilatzailea