Berriak

Atzealdea

Itsasoko trafikoa, funtsezkoa kanpo merkataritzako operadoreen estrategian

Itsasoko trafikoa, funtsezkoa kanpo merkataritzako operadoreen estrategian

24.07.2015

Imagen Listado Noticia

Eraginkorra eta maila globalean lehiakorra den nazioartekotze estrategia bat lantzeko, beharrezkoa da kontuan izatea enpresak jomuga duen merkatua eta merkatu horren ingurune juridiko, fiskal, laboral eta ekonomikoa.  Horrez gain, zehaztasunez aztertu behar da zer kostu teorikoa duen produktua aukeratutako merkatuan kokatzeak, hau da, garraio bide egokia aukeratzeak zein herrialdean sartzeko eskatzen diren dokumentazioak eskuratzeak (ezarriko zaizkion aduana zergak, egin ahal zaizkion ikuskapenak eta aurretik ezagutzea komeni diren aduanako beste gertagarri batzuk) dakartzaten gastuak. Esandako arrazoiengatik, logistika zerbait funtsezkoa izango da nazioartekotzeak arrakasta izan dezan.

Enpresa txiki eta ertainen sektorean aplikatuta, oso garrantzitsua izan ohi da salmenta baldintzak ondo ezagutzea (Incotermak), horrela eragiketa bakoitzean esku hartuko duten garraioa edo garraioak eta alde bakoitzaren betebeharrak eta erantzukizunak erabaki baitaitezke. Horrela, eragiketa egoki diseinatzea lortuko da.

Laburbilduz, merkantzien nazioarteko trafikoan garrantzitsua da eragiketa baten diseinu logistikoa egitea, kostuetan hobekuntzak izateko, denborak betetzeko eta proiektuaren garapenean gerta daitezkeen oztopoei aurrea hartu ahal izateko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da eragin eremuetan esperientzia handia duen operadore bat aukeratzea.

Jatorria: Interempresas

Jatorri-data: 13.07.2015


Berri bilatzailea