Berriak

Atzealdea

Etorkizuneko garraioa hemen bertan egon liteke

Etorkizuneko garraioa hemen bertan egon liteke

24.09.2015

Imagen Listado Noticia

2013an, Elon Musk Tesla Motors-eko CEOak etorkizuneko garraiobidearen xehetasunak eman zituen 57 orritan: Hyperloop, pertsonak garraia ditzakeen lurpeko hodi-sare bat. Hodi barruan, presioa txikia izan behar du, jendez beteriko kapsulek abiadura supersonikoetan bidaiatu ahal izateko.

Horrek zientzia-fikzioa dirudi, baina litekeena da Musken ametsa egia bihurtzear egotea. Gaur, Hyperloop Transportation Technologies enpresak adierazi du Oerlikon Leybold Vacuum enpresarekin eta Aecom ingeniarien enpresa globalarekin lan egiteko hitzarmen bat sinatu duela. Bi konpainiek beren ezagutza ekarriko diote proiektuari konpainian akzioak izatearen truke, eta bat egingo dute dagoeneko proiektuan lanean diharduten Boeing, SpaceX eta beste konpainia batzuetako — ingeniari-taldearekin.

Musk-ek bere ideia argitaratu zuenean aurkeztu zen JumpStartFund, garraio-azpiegitura iraultzaileko proiektuak sustatzeko crowdfunding-eko eta crowd-sourcing-eko elementuak konbinatzen dituen startup bat. JumpStartFund-ek Hyperloop Transportation Tecnologies, Inc sortu zuen. Ekimen horrek akzioen truke beren denbora librea proiektua diseinatzen lan egiteko prest dauden ingeniariak elkartu ditu. 

2016an bidaiarientzako Hyperloop proiektua eskala handian eraikitzen hasteko asmoa du JumpStartFund-ek.

Jatorria: El Financiero

Jatorri-data: 18.08.2015


Berri bilatzailea