Ekainean, Gipuzkoako garraio-kudeaketako enpresei zuzendutako adimen lehiakorrari buruzko 2. jardunaldia egingo da
Ekainean, Gipuzkoako garraio-kudeaketako enpresei zuzendutako adimen lehiakorrari buruzko 2. jardunaldia egingo da
25.05.2016
1. jardunaldia. Sektoreko adimen lehiakor generikoari eta espezifikoari buruzko informazioa eta sentsibilizazioa. 2016/05/02
Lehenengo jardunaldi horretan lortu zen bertaratuak kontzientziatzea adimen lehiakorra zer tresna garrantzitsua den eguneroko erabakiak hartzen laguntzeko eta enpresei gaur egungo merkatuetan lehiakorragoak izaten laguntzeko. Horrez gainera, bidea ireki zen bakoitzak bere enpresako eta garraio-kudeaketaren sektoreko zaintzako faktore kritikoei buruz gogoeta egin zezan, 2. jardunaldia modu praktikoan egin aurretik.
17 ikaslek eta 13 enpresak hartu zuten parte.
2. jardunaldia. Adimen lehiakorreko sistemen ezarpenean sakontzea. 2016/06/06an izango da (4 ordu)
Helburuak: benetan jabearaztea zer esan nahi duen adimen lehiakorreko prozesu bat enpresan, erakunde batean edo goi-mailako erakunde batean ezartzeak
- Zer prozesu da eta nola gauzatzen da?
- Nola automatizatzen da?
- Nola ustiatzen da open source plataforma batean?
- Jarduera horrek nola hobetzen du lehiakortasuna?
Egitaraua: jardunaldia tailer bat izango da, eta azterketa-kasu bati (garraio-kudeaketako negozio bat) aplikatutako ariketa praktikoak egingo dira.
- Azterketa-kasuaren azalpena: negozioaren deskribapena, lehiakortasun-testuingurua eta enpresaren estrategiaren deskribapen labur bat (erronka nagusiak)
- Elkarrekin egiteko gogoeta-ariketa bat, kasu horretarako zaintzako faktore kritikoak hautemateko
- Funtsezko informazioa edo Key questionsak identifikatzea
- Eskura dauden balio handieneko informazio-iturriak identifikatzea
- Informazio-iturriak nola ebaluatu identifikatzea
- Iturri horiek adimen lehiakorreko Hontza (demo) plataforman txertatzea
- Enpresaren emaitzak ikustea
- Lankidetzako zaintza zer lankidetza-egoeratan erabil daitekeen identifikatzea
- CDEk eta ATEIAk moderatutako eztabaida
Bi jardunaldietan, CDE Inteligencia Competitivaren lankidetza teknikoa jaso dugu
Jatorria: ADIMEN LEHIAKORRA
Jatorri-data: 16.05.2016