Berriak

Atzealdea

ENAC erakundeak bidea ireki du konfiantza elektronikoko zerbitzuak ematen dituztenen lana ziurtatzeko egiaztapenerako

ENAC erakundeak bidea ireki du konfiantza elektronikoko zerbitzuak ematen dituztenen lana ziurtatzeko egiaztapenerako

11.12.2015

ENAC Egiaztapeneko Erakunde Nazioanala prest dago transakzio elektronikoetarako identifikazio elektronikoko zerbitzuak hornitu eta konfiantzazko zerbitzuak ematen dituztenak ikuskatu eta egiaztatzen dituzten erakundeen operatibitatea eta inpartzialtasuna egiaztatzeko, egiaztapena EN319 403 arauak horretarako ezartzen dituen baldintzen arabera eginda.

Europan, produktu eta zerbitzu horiek 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 Europako Erregelamenduaren mende daude, erregelamenduak barne merkatuko transakzio elektronikoetarako beharrezkoak diren identifikazio elektronikoa eta konfiantzazko zerbitzuak  arautzen ditu eta.

Bukatzeko, pasa den abuztuan, EN 319 403 araua argitaratu da, zeinak identifikazio elektronikoko eta TSPrako zerbitzuen hornitzaileak ikuskatu eta egiaztatzen dituzten erakundeen konpetentzia teknikoa,  operatibitatea eta inpartzialtasuna ziurtatzeko baldintzak zehazten baititu; beraz, ENAC erakundea jada prest dago egiaztapen eskema berri bat abian jartzeko, hala eskatzen duten egiaztapen erakundeetarako.

 

Jatorria: Interempresas

Jatorri-data: 03.12.2015


Berri bilatzailea