Berriak

Atzealdea

Espainiak 3.710 robot instalatu zituen 2015ean eta errekor historikoa lortu zuen

Espainiak 3.710 robot instalatu zituen 2015ean eta errekor historikoa lortu zuen

05.07.2016

2015. urtean Espainian instalatutako guztizko unitate kopurua 3.710 unitatekoa izan zen; ondorioz, balio absolutuari dagokionez, Espainian saldutako robotetan errekor historikoa lortu zuen. Kopuru hori aurreko ekitaldikoa baino ia % 16 handiagoa da eta merkatuko unitateen igoera % 12 ingurukoa izan da AER-ATPk prestatutako urteko azterketaren arabera. Elkarteak egindako balorazioaren arabera, International Federacion of Robotics (IFR) nazioarteko federazioak Europarako egindako aurreikuspenak baino handiagoa da igoera hori; izan ere, aurreikuspenak % 5 eta % 7 artekoak ziren. Hori guztia dela eta, “gure herrialdearen industrializazio mailaren inguruko indize ona da” gehitu du elkarteak.

Jatorria: Interempresas

Jatorri-data: 01.05.2016


Berri bilatzailea