Berriak

Atzealdea

Espainiak logistika eraginkorrago batekin 4 milioi ibilgailu baino gehiago fabrikatu ahal izango lituzke

Espainiak logistika eraginkorrago batekin 4 milioi ibilgailu baino gehiago fabrikatu ahal izango lituzke

17.07.2015

ANFAC erakundeko lehendakari Jose Luis Lopez-Schümmerrek, Espainiako Mercedes Benz enpresako lehendakari eta kontseilari delegatua ere denak,  “gehiago fabrikatzen jarraitzeko eta ibilgailuen fabrikazioaren munduko rankingean gora egiten jarraitzeko funtsezkotzat” jo zuen logistika.

ANFAC erakundearen Logistikako Batzordeko lehendakari den Jose Manuel Machadok, Espainiako Ford enpresako lehendakari ere denak, “Logistica 3 millones" izeneko planaren xehetasunak aurkeztu zituen.

Logistikako erronkak ikusi ondoren, bere ustez garraioaren efizientzia hobetzeko funtsezko diren puntuak azaldu zituen:  “Bikaintasuna eta azkartasuna erreformetan”. Manuel Machadok “merkatuen urrutiratze progresiboaz” eta “lantegi globala” kontzeptuaz hitz egin zuen, eta azkenean, ondorio moduan, esan zuen “EBtik kanpoko esportazioaren dibertsifikazioak are eta presio handiagoa egingo diola logistikari”.

Jose Manuel Machadok automobilgintzaren logistikaren zifra handiak ekarri zituen gogora, eta azpimarratu zuen “500 milioi euro ere aurreztu daitezkeela urtean automobilgintzaren industriarako, eta 5.000 milioi euro  baino gehiago urtean Espainiako industria osorako. Logistika ez da soilik automobilgintzaren gauza”.

Jatorria: ANFAC

Jatorri-data: 02.07.2015


Berri bilatzailea