Berriak

Atzealdea

Espainiak esportazioen errekorra erregistratu eta defizit komertziala murriztu du lehen seihilekoan

Espainiak esportazioen errekorra erregistratu eta defizit komertziala murriztu du lehen seihilekoan

27.08.2015

Espainian merkantzien esportazioak %4,9 hazi ziren 2015eko urtarriletik ekainera bitartean, urtetik urtera begiratuta  (2014ko denbora tarte berean izandako balioa baino 4,5 puntu handiagoa), eta guztira 125.122,9 milioi euro egin zuten. Serie historikoan (1971) seihileko batean egondako zifrarik altuena lortu zen. Benetako aldaketa pixka bat txikiagoa izan zen, %3,8koa, esportazioen prezioek %1,1 egin  baitzuten gora, Unitate Balioaren Indizeen arabera kalkulatuta.

Espainian erregistratutakoa bat dator gure bazkide komertzial nagusiak, hau da, Frantziak, lortutakoekin (Frantziako esportazioek %5,0 egin zuten gora lehen seihilekoan) eta Italiakoaren berdina da. Alemaniako esportazioek %7,0 egin zuten gora; Europar Batasunekoak, oro har, %5,4 handitu ziren, eta Eurogunekoak, berriz, %4,8 handitu ziren. Erresuma Batuan, ordea, esportazioek %2,3 egiten dute behera urtero, eta Europar Batasunetik kanpo, Japoniako esportazioen aurrerapen nabarmena (%7,9) Estatu Batuetakoaren oso bestelakoa da (%-5,2).

Jatorria: ICEX

Jatorri-data: 18.08.2015


Berri bilatzailea