Espainiako enpresen nazioartekotzeari buruzko ikerketa
Espainiako enpresen nazioartekotzeari buruzko ikerketa
26.06.2015
Espainiako enpresa ertainen %70ak dio nazioartekotzea gakoa izan dela krisiari aurre egiteko. Hori dela eta, %80ak ziurtatzen du prozesuak ez daukala atzera bueltarik eta beraien enpresek hurrengo urteetan ere nazioarteko zabalkundearekin jarraituko dutela, Espainiako barne eskaria berreskuratzen ari den arren. Hala ere, enpresen %56ak dio finantzazio faltak nazioartera zabaltzea mugatzen duela eta banku-mailegua da orain ere gehien eskatzen den finantza tresna.
Espainiako Merkataritza Ganberak, Espainiako esportatzaile eta Inbertitzaileen Klubak, Espainiako Berrizendatutako Marken Foroak eta Espainiako Zuzendarien erakundeak osatzen duten Nazioartekotzerako Enpresa eta Zuzendari Batzordeak (CEDI) hala eskatuta, merkatuak ikertzen dituen Millward Brown multinazionalak egindako inkestetan atera diren ondorio nagusiak izan dira. 1.385 enpresa esportatzaileren zuzendarien iritziak jasotzen ditu inkestak.
Jatorria: Cámara de España
Jatorri-data: 21.06.2015