Berriak

Atzealdea

2015ean EBan altzairuaren eskaera %1,5 haziko dela aurreikusten du Euroferrek

2015ean EBan altzairuaren eskaera %1,5 haziko dela aurreikusten du Euroferrek

29.07.2015

Imagen Listado Noticia

2015eko lehen hiruhilekoan, EBan altzairuaren itxurazko kontsumoa 2014ko garai berean izan zena baino pixka bat handiagoa izan zen. Halere, EBko altzairuaren merkatuan bolumen gehiago egoteak hirugarren herrialdeetako hornitzaileei egin die mesede, ekoizle nazionaleei egin ordez, Europako altzairu fabrikek hasieran uste zuten moduan. Eta, Euroferren arabera, badirudi urteko bigarren hiruhilekoan joera horri eutsi zaiola.

Aurten, Euroferrek %1,5eko hazkundea aurreikusten du altzairuaren kontsumoan EBan; dena dela, kontuan hartuta inportazioetarako aurreikusitako igoera (+%5), altzairu hornitzaile nazionalek izango dute onura gutxien, berriro ere.

2016ko urteari begira, Euroferrek espero du altzairuaren itxurazko kontsumoak %1,9 haztea EBan, aurreko urtearekin alderatuta.

Jatorri-data: 22.07.2015


Berri bilatzailea