Berriak

Atzealdea

Euskadik % 80 murriztuko ditu berotegi-efektuko emisioak 2050. urterako

Euskadik % 80 murriztuko ditu berotegi-efektuko emisioak 2050. urterako

03.06.2015

Imagen Listado Noticia

Euskadik klima-aldaketaren aurkako borrokari lagunduko dio nabarmen murriztuz berotegi-efektuko emisioak, industriaren, energiaren eta hondakinen tratamenduaren sektoreetan zenbait ekintza eginez. Atzo Eusko Jaurlaritzak onartu zuen Klima Aldaketaren 2050erako Estrategiari esker, izendatutako denboraldian % 80 murriztu ahal izango dira berokuntza globala eragiten duten emisioak.

Dokumentua Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik aurkeztu zuen Gobernu Kontseiluak Euskadiko Biodibertsitate Zentroan egin zuen bileran, eta jarduera-ildoak eta tresnak jasotzen ditu dekretu batean, Euskadi egokitu dadin eta arindu ditzan kliman gerta daitezkeen aldaketen ondorioak.

"Estrategia honekin, bere berariazko errealitate soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa aintzat hartzen duen tresna propio bat izango du Euskadik. Plan hau herrialde-proiektu gisa sortu da, bat dator Europako jarraibideekin, eta zeharka lotzen ditu Jaurlaritzako sail guztiak; era berean, koherentea da hiru lurralde historikoetan eta hango udalerrietan bultzatu diren politikekin", adierazi zuen Ana Oregik.

Jatorria: El país

Jatorri-data: 25.05.2015


Berri bilatzailea