Berriak

Atzealdea

Euskadi Valley 4.0, etorkizuneko industriarako startupak

Euskadi Valley 4.0, etorkizuneko industriarako startupak

23.08.2016

Joan den uztailaren 6an, 12:00etan, jarri zen martxan StartUP! Basque Industry 4.0 (BIND 4.0) programaren lehen deialdia. Enpresa-ekimen berrien azeleratzaile bat da, Eusko Jaurlaritzak sustatua Euskadiko enpresa industrial nagusiekin batera, 4.0 Industriaren inguruan nazioarteko talentua erakartzeko.
Donostiako Parke Teknologikoan egin zen lehenengo azeleratzaile publiko-pribatuaren aurkezpen-ekitaldia. Ekitaldian azaldutakoaren arabera, programa honen ezaugarri bereizgarrietako bat zera da, enpresa hasiberriek Euskadiko 10 enpresa eragilerekin proiektu errealak egiteko aukera izatea; Euskadiko enpresak, hala, “ateak irekiko dizkien lehenengo bezeroa” izango dira. Hauek izango dira, lehen edizio honetan, habia-enpresak: ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin eta Repsol-Petronor.

Jatorri-data: 19.07.2016


Berri bilatzailea