Facebookek enpresentzako txat-tresna bat probatu du, bezero-zerbitzurako bideratua
Facebookek enpresentzako txat-tresna bat probatu du, bezero-zerbitzurako bideratua
03.06.2015
Bat-bateko mezularitzaren aplikazioek komunikatzeko era aldatu dute, batez ere, belaunaldi gazteenen artean, maiz erabiltzen baitituzte WhatsApp, Facebook Messenger eta antzeko zerbitzuak. Orain, errealitate hori enpresa-mundura eraman nahi da, enpresak eta bezeroak harremanetan jartzeko mekanismo gisa.
Komunikazio-kontzeptu berri horren aurrean, Facebook bere sare sozialean txertatutako tresna berri bat hasi da probatzen, enpresek negozioetan espezializatutako orrialdeetan duten estrategiara bideratua. «Saved Replies»-ek (gordetako erantzunak) aukera emango die orrialdeen administratzaileei aurrez finkatutako erantzunak sortzeko etorkizunean erabil ditzaten, «Techcrunch» komunikabide espezializatuak jakinarazi duenez.
Jatorria: ABC
Jatorri-data: 31.05.2015