Berriak

Atzealdea

Fagor Arrasatek automobilgintzaren sekoretako gakoa den eskaera bat eskuratu du

Fagor Arrasatek automobilgintzaren sekoretako gakoa den eskaera bat eskuratu du

18.03.2016

Imagen Listado Noticia 8100 tn-ko estanpazio lerro bat da, 6 prentsak osatutakoa, prentsa guztiek 1300 mm-ko ibiltartea dutelarik. Prentsa guzietatik lehenak 2100 tn-ko indarra du, eta kuxin hidraulikoa oinarrian eta serbo teknologia ere bai; beste bostek, berriz, 1200 tn-ko ahalmena dute. Lerroaren aurrealdean eta prentsen artean daukan automatizazioa azken belaunaldikoa da, eta Suitzako aliatu batekin elkarlanean hornitu da. Instalazioaren kadentzia 15 kolpekoa izango da minutuko, eta horri esker automobilgintzaren sektorerako kanpoko piezak (skinn panels) estanpatzeko teknologian une honetan dagoen goreneko estandarra da prestazioen aldetik. 

Jatorria: AFM

Jatorri-data: 10.03.2016


Berri bilatzailea