Atzealdea
Gipuzkoan, % 10,7 igo da errepidez garraiatzen diren salgaien bolumena
Gipuzkoan, % 10,7 igo da errepidez garraiatzen diren salgaien bolumena
17.11.2016
Urtearen lehenengo erdian Gipuzkoan errepidez garraiatu diren salgaien bolumena % 10,74 igo da aurreko urteko denboraldi berarekin alderatuz; beraz, zeinu positiboa lortu da, berriro ere.
Aurtengo urtarrilaren eta uztailaren artean, 17,6 milioi tona garraiatu dira Gipuzkoan; iazko ekitaldian, berriz, 15,9 milioi tona garraiatu ziren. Joera hori ez dator bat EAE osoan erregistratutakoarekin, jarduera horrek % 1,84 egin baitu atzera 2015eko lehenengo seihilekoarekiko. Hiru lurraldeetatik, Bizkaian jaitsi da gehien, % 2,64 galdu baitu; Araban, berriz, jaitsiera % 1,68koa izan da.
Jatorria: Noticias de Gipuzkoa
Jatorri-data: 28.10.2016