Berriak

Atzealdea

Gurutzpek ikertzen dihardu, prozesu anitzeko torneaketan eskakizun zorrotzenak lortzeko

Gurutzpek ikertzen dihardu, prozesu anitzeko torneaketan eskakizun zorrotzenak lortzeko

27.08.2015

Imagen Listado Noticia

Gurutzpe Turning Solutions enpresa gipuzkoarrak bere negozioaren oinarriak sendotu ditu, plan estrategikoan ezarriak zituen zenbait mugarritara iristea lortu ondoren.

Berrikuntzan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin garatzen ari den proiektuen artean, azpimarratzekoa da Etorgai ZEROn Tecnalia, Ibarmia, Kondia eta Nicolás Correarekin batera duen parte-hartzea. Helburu orokorra gidatze-sistemen ezaugarriak optimizatzea da, muturreko dinamika-eskakizunak eta geometria mikrometrikoa dituzten piezak mekanizatzea lortzeko. Gurutzperen kasuan, engranaje koniko-espiralak mekanizatzera iritsi da. Gainera, Gaitek baten bidez, torneaketa-/fresaketa-modulu integratu bat sortzeari ekin dio. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, berriz, babesa eman die Inmaquener proiektuan. Proiektu horren bidez, kontrol moldatzaileko soluzioak sortu nahi ditu, mekanizazio-prozesuak optimizatzeko eta produktibitatea handitzeko. Azken programa horretan, elkarlanean dihardu Mondragon Unibertsitatearekin, Fagor Electrónicarekin eta Ibarmiarekin.

Atzerrian merkataritza- eta zerbitzu-sare propio bat sortzeari dagokionez, proiektuaren lehen fasea amaitu du Gurutzpek, Alemaniako bulegoa inauguratuta. Iaz, Estatu Batuetan, Txinan eta Errusian ireki zituen zentroak.

Jatorria: AFM

Jatorri-data: 27.07.2015


Berri bilatzailea