Berriak

Atzealdea

Eguzki-argiz zuzenean kargatuko diren pila elektrikoen bidean

Eguzki-argiz zuzenean kargatuko diren pila elektrikoen bidean

21.04.2016

Austriako Grazeko Unibertsitate Teknologikoari atxikitako Materialen Kimika eta Teknologia Institutuko Ilie Hanzu-ren taldeak helburu hau du: bi sistema indibidualetatik abiatuta bateriaren eta eguzki-zelularen arteko hibrido bat fabrikatzea, eguzki-energia energia elektriko bihurtzeko gai izango dena, eta, horrez gain, energia elektrikoa biltegiratu dezakeena. Zientzialari horiek zientziaren eta teknologiaren alor, funtsean, ezezagun batean sartzen ari dira. SolaBat proiektuan, kontzeptu berri bat eta aplikazio praktikoetarako baliagarria dena garatu nahi dute, eta, horrez gain, haren gaitasuna probatu nahi dute. 

Material funtzionalen konbinazio berria da arrakastarako gakoa. Sistema hibridoan, errendimendu handiko materialek beren zereginak partekatzen dituzte eguzki-zelulan eta baterian. Material bakoitzak modu fidagarrian egin behar ditu bere zereginak, eta beste materialekin elektrokimikoki bateragarriak izan behar dute, gailu berean elkarrekin funtziona dezaten. Material aktibo gisa kobaltoa duten elektrodoak erabili beharrean (horiek ingurumena hondatzen dute), ingurumena errespetatzen duen titanatoa erabiliko da. Polimeroetan oinarritutako zelulak ere erabil litezke (bestela esanda, eguzki-zelula organikoak).

 

Jatorri-data: 05.04.2016


Berri bilatzailea