Berriak

Atzealdea

ICEXek Consolida2 Plana jari du abian enpresa txiki eta ertainak kanpoan sartzea errazteko

ICEXek Consolida2 Plana jari du abian enpresa txiki eta ertainak kanpoan sartzea errazteko

07.09.2015

Astearte honetan ireki da ICEXen Consolida2 planean parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea. Planaren helburua da berezko marka espainiarra duten enpresa txiki eta ertainak nazioarteratzeko eta kanpoko merkatuetan sendotzeko proiektuak bultzatzea, Estatu Batuetako merkatuak  alde batera utzita, merkatu horietarako laguntza plan espezifikoa baitago. 

ICEX Espainia Esportazioa eta Inbertsioak-en programak filialak sortzen laguntzen du, Europa Batasunetik kanpo, eta horretarako bideragarritasun azterlanak finantzatzen, filialak eratzen eta kanpoko aholkularitza lanak finantzatzeko laguntzak ematen ditu.  Markaren promoziorako eta defentsa juridikorako eta homologazio lanen gastuak estaltzeko ere badira laguntzak. Laguntzaren zenbatekoa lagundu daitezkeen kontzeptuen %50 ere izan daiteke, enpresako eta urteko gehienezko laguntza 20.000 euro izanik.  Guztira ICEXek 2,5 milioi euro erabiliko ditu programa honetarako. ICEXen Consolida2 planak gehienez hiru herrialde laguntzen ditu eskaera eta enpresa bakoitzeko, eta eskabideak aurkezteko epea datorren irailaren 30ean bukatuko da.

Laguntza jada filialen bat duten herrialde baterako eskatu edo Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan jarduerak proposatzen dituzten enpresetarako, laguntza ehunekoa handiagoa izango da. Era berean, laguntza handiagoa izango da intentsitate teknologiko handiko sektoreetako proiektuak badira.

Jatorria: ICEX

Jatorri-data: 01.09.2015


Berri bilatzailea