Berriak

Atzealdea

Ikerlan indukzio elektromagnetikoaren teknologia berri bat lantzen ari da, hegazkinak izotzetik babesteko

Ikerlan indukzio elektromagnetikoaren teknologia berri bat lantzen ari da, hegazkinak izotzetik babesteko

17.11.2016

 

IKERLAN aplikazio berritzaile bat garatzen ari da Airbus DS enpresarako, hegazkinen hegoak izotzetik babesteko, eta horretarako indukzio elektromagnetikoaren teknologia erabiltzen ari da. Euskal zentro teknologikoak, zeinak elektromagnetismoan oinarritutako aplikazioak garatzen baititu hainbat sektoretarako, material konposatuz eginiko aireontzietan integratuta dagoen sare mehe bat (0,1 milimetrotakoa) berotzeko metodo bat ezarriko du. Berotze-metodo bezala erabiltzen denean, indukzio elektromagnetikoak eraginkortasun eta azkartasuna eskaintzen digu; horregatik ohiko metodoekin konparatuz onurak ekartzea espero da.

I+Gko proiektu honek InductICE izena du eta 2019ko uztailean bukatuko da. Finantzaketarako laguntza moduan, 250.000 euro jaso ditu Clean Sky 2 programatik, Europako Batzordeak eta kontinentean aeronautikako sektorea modernizatzea bilatzen duen industrien arteko elkartea baita.

Jatorria: IKERLAN

Jatorri-data: 05.11.2016


Berri bilatzailea