Berriak

Atzealdea

Ikusi, Boletus, Nire iHealth eta Open Data Euskadi enpresek jaso dituzte euskal IKT onenen sariak

Ikusi, Boletus, Nire iHealth eta Open Data Euskadi enpresek jaso dituzte euskal IKT onenen sariak

06.06.2016

Telekomunikazioen esparruko 150 profesional eta aditu inguru elkartu ziren TelekoGaua, Euskal IKTen Gauean. Bi urterik behin egiten den ekitaldi bat da, eta helburutzat dauka aitortza egitea Euskadiko IKT arloko enpresa berritzaileenen lanari. Topaketa hori Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak eta Elkarteak –COITV eta EHTIE- antolatzen dute. Seigarren edizio honetan, Ikusi, Boletus eta Nire iHealth enpresak izan dira sarituak, eta baita ere Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Open Data Euskadi ekimena. Halaber, epaimahaiak sari berezi bat eman zion UPV/EHUko katedradun Juan Luis Ordialesi.

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 29.05.2016


Berri bilatzailea