Ingeteamek 55 milioi inbertituko ditu I+Gan, energia berriztagarrien dibisioa indartzeko
Ingeteamek 55 milioi inbertituko ditu I+Gan, energia berriztagarrien dibisioa indartzeko
20.08.2015
Hala, energia berriztagarrien negozioaren zenbait segmentutan energia sortzeko ekipo elektrikoen ekoizpen-sistemei buruzko ikerketa indartu ahalko du Ingeteamek. Berrikuntza-prozesuaren emaitza zuzenean aplikatuko da sorkuntza-jardueretan: turbina eoliko bidezkoetan, instalazio fotovoltaikoetan, zentral hidroelektrikoetan eta parke termikoetan.
Halaber, Inbertsio Bankuaren laguntza energia elektrikoa banatzeko sistemen edo prozesu industrialetarako kontrol-sistemen ikerketa finantzatzeko erabiliko da. Beste arlo batzuetan ere izango du aplikazioa, potentzia kontrolatzeko ekipo elektrikoen bidez, hala nola trenbide-trakzioaren sektorean, ontzigintzan eta industrian.
Inbertsioa berehalakoa da, ekimen guztiak aurten gauzatuko baitira enpresak EAEn —Bizkaiko eta Arabako parke teknologikoetan—, Nafarroan eta Albaceten dituen zentroetan.
Europako Inbertsio Bankua oso lagungarria izan da EAEko enpresentzat krisialdian, banku tradizionalen txorrota itxita egon denean.
Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak protokolo bat sinatua du Europako Inbertsio Bankuarekin, EAEko enpresek erraztasuna izan dezaten haren finantziazio-lerroak eskuratzeko.
Jatorria: Noticias de Gipuzkoa
Jatorri-data: 10.08.2015