Berriak

Atzealdea

Itsasoko aerosorgailuak urrunetik denbora errealean monitorizatzeko sistema berritzailea

Itsasoko aerosorgailuak urrunetik denbora errealean monitorizatzeko sistema berritzailea

29.04.2016

Imagen Listado Noticia

AEE Enpresa Eolikoen Elkarteak Europako TowerPower proiektuan parte hartuko du. Proiektuaren helburua da monitorizazio-sistema bat garatzea, urrunetik eta denbora errealean lan egingo duena, itsasoko aerosorgailu-egituren zahartzea diagnostikatzeko. Sektore eolikoko hainbat enpresa eta elkartek hartuko dute parte proiektuan.

Itsasoko turbina eoliko flotatzaileen eta estatikoen dorrearen eta euskarriaren egituren egoera etengabe monitorizatzea da proiektu honen asmoa. Europako Batzordearen diru-laguntza jaso du ekimenak. Itsas parke eolikoetako ustiatzaileen benetako eskaera bati erantzuten dio garapenak, mantentze-lanen kostua murriztu nahi baitute lekuan bertan egiten dituzten ikuskapenen arteko denbora handituz.

Hiru urte iraungo du proiektuak, eta bi milioi euro inguruko aurrekontua du.

Proiektuak sortutako jabetza intelektuala, patente-eskaerak barne, parte hartzen duten elkarteen jabetzakoa izango da.

Jatorria: Energetica21

Jatorri-data: 17.04.2016


Berri bilatzailea