Berriak

Atzealdea

Merkataritza trenetan zabalera aldagarria instalatuko dute

Merkataritza trenetan zabalera aldagarria instalatuko dute

07.07.2015

Imagen Listado Noticia

Sustapen Ministerioko titularrak jakinarazi duenez Adif da proiektu honen ardura duena Espainiako beste enpresa batzuen laguntzarekin batera, eta aurreikuspenak betez gero irailean abiatuko da proiektua.

Zabalera aldagarriko trenbideek merkataritza trenetan “kostu eta denbora aurrezpena” ekarriko lukete ministroak adierazi duenez, ondasunak sare zabalago batean zehar garraiatzeko aukera izango lukete, iberiar zabalerako trenbideetatik zein nazioarteko trenbideetatik igarotzeko aukera izango bailukete, bai gure herrialdean zein gure mugetatik kanpo.

Gogora ekarri behar dugu sistema hau dagoeneko instalatuta dagoela Renfe-ren bidaiarien tren batzuetan, ibilbide berean ohiko zabalerako zein nazioarteko zabalerako trenbideak igarotzeko aukera izanik inolako arazorik gabe. Gainera, aurreko mende amaieran Talgo teknologia erabiliz, bagoi edukiontzi batzuetan probatu zen esperimentu gisa.

Jatorria: Interempresas

Jatorri-data: 05.07.2015


Berri bilatzailea