Berriak

Atzealdea

Insulclock, diabetesa kontrolatzeko gailu aitzindaria

Insulclock, diabetesa kontrolatzeko gailu aitzindaria

14.11.2016

Diabetesa kontrolatzeko eta intsulina hartzeko azken belaunaldiko gailu elektroniko bat da Insulclock. Sistema aitzindaria da, datuak automatikoki biltzen baititu eta botika jartzea eta mundu digitala elkarrekin lotzen baititu.

Gailu hori intsulinadun lumaren enboloan jartzen da, eta, erabiltzaileak sakatzen duenean, informazio gakoa bidaltzen du (zenbat intsulina hartu den, noiz eta zer motatakoa) gailu adimenduetara (PCa, smartphonea, tabletak eta hodeia). Hala, giza erroreak murrizten dira eta botika behar bezala hartzen dela ziurtatzen da.

Jatorri-data: 16.10.2016


Berri bilatzailea