Adimen lehiakorra Tolosaldea Garatzen-LEHIBERRIren eskutik
Adimen lehiakorra Tolosaldea Garatzen-LEHIBERRIren eskutik
19.05.2016
Adimen Lehiakorrak aukerak identifikatzea eta erabakiak informazio hobearekin hartzea ahalbidetzen du, horrela arriskuak gutxitu eta enpresaren lehiakortasuna hobetuz. Etengabe enpresarentzako informazio garrantzitsua jaso eta ikertzean datza gero enpresaren erabakitze prozesuetan barneratzeko. Historikoki enpresa askotan eman den ekintza bat da, baina egungo egoera eta edozein motatako informazioa jasotzeko dugun aukera ezberdin handiak kontutan izanda, prozesua modu egituratu eta metodiko batean egitea komeni da.
IK4 aliantza teknologikoak egin zuen aurkezpen-jardunaldia, eta Ideko, Lortek eta Teknikereko teknikariek parte hartu zuten; izan ere, zentro horiek esperientzia handia dute horrelako prozesuak Gipuzkoako industria- eta zerbitzu-enpresetan ezartzen.
Programa honek bigarren fase bat ere badu. Bertan, interesa azaltzen duten enpresek aditu hauen bakarkako aholkularitza jasoko dute adimen lehiakorra bakoitzaren enpresan nola erabili jakin ahal izateko. Inplantazio erraz eta sinpleenetik konplexu eta automatizatuenetaraino.
Jatorria: LEHIBERRI
Jatorri-data: 07.03.2016