INTERGUNE+: HITZORDUA NAZIOARTEKOTZEAREKIN, Urriaren 4 eta 5ean
INTERGUNE+: HITZORDUA NAZIOARTEKOTZEAREKIN, Urriaren 4 eta 5ean
29.09.2016
Beste urte batez, INTERGUNE+ Euskadiko Nazioartekotzearen Foroa izango da eta bertan, nazioartekotzearekin harremana duen edozein gai bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute euskal enpresek: hala nola, zerbitzu eskaintza, politika europarrak, garapen bidean dauden herrialdeak, herrialde sendoak, joerak, etabar.
Erresuma Batua da INTERGUNE+2016ko herrialde gonbidatua. "UK Open for Business" mezuarekin emango zaio hasiera jardunaldiari; amaitzeko berriz, Erresuma Batuko Enbaxadoreak "Erresuma Batuarekin harreman komertzialen orainaz eta etorkizunaz" hitz egin ondoren, mahai ingurua egingo da, aktualitateko gaiak aztertzeko. Herrialdeak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertuko dira ikuspuntu desberdinetatik eta bereziki hiru sektore ardatz hartuta: Energia, Automobilgintza eta Trenbideak. Honez gain, herrialde hartan ezarritako euskal enpresa garrantzitsuen esperientziak ezagutzeko aukera eskainiko du jardunaldi honek.
Jardunaldi eta hitzaldien programa beste hainbat herrialderi buruzko ekitaldiekin osatuko da, hala nola Alemania, Australia, Tailandia, Txina, Afrika, Mexiko, Iran eta AEB, besteak beste.
INTERGUNE+ SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena.
Jatorria: SPRI
Jatorri-data: 18.09.2016