Lazpiur Glasgowko Kongresura gonbidatu dute, forjaketako joera berriak aurkez ditzan
Lazpiur Glasgowko Kongresura gonbidatu dute, forjaketako joera berriak aurkez ditzan
25.08.2015
Glasgowko Hotzeko Forjaketaren Nazioarteko Kongresuak (ICFC) Lazpiur gonbidatu du, azken berrikuntza horiek aurkez diezazkion sektoreari. Irailaren 2an, tresneriaren dibisioko Ainhoa Ondarrak eta Juan Vicente Bengoak hitzaldi bat emango dute: Forjaketa-tresneriaren fabrikazioaren joerak.
Produktu berri horiek automobilgintzako gaur egungo joeretako bat betetzen laguntzen diete bezeroei; ‘net shaping’ delakoa da, hau da, konplexutasun handiko pieza konformatuak egitea gero mekanizazio-eragiketak egin beharra ez izateko. Horrek aukera ematen du horrelako piezen fabrikazioan asko aurrezteko.
Gonbidapen horrek berresten du Lazpiur sektoreko erreferente bat dela nazioartean. Iaz, Berlingo International Forging Congress (IFC) kongresuan parte hartu zuen, eta tresneriaren azken berrikuntzak aurkezteko gonbidatutako sektoreko enpresa bakarra izan zen munduan.
Jatorria: AFM
Jatorri-data: 26.07.2015