Berriak

Atzealdea

Indar Armatuek zerbitzuan dituzten motorren mantentze lanak egingo ditu ITPk

Indar Armatuek zerbitzuan dituzten motorren mantentze lanak egingo ditu ITPk

19.02.2016

Imagen Listado Noticia

Gaur,  Erosketen zuzendari nagusi  Alvaro Juan Pino Salasek eta ITPren CEO Ignacio Mataix Enterok Esparru Akordio bat izenpetu dute Laguntza Logistikoaren Aginte buru den Teniente Orokor Jose Maria Orea Malo aurrean zegoela, zeinaren bitartez konpainiak bere gain hartuko baititu Aire eta Lehorreko Armaden eta Espainiako Armadaren aireontzi eta itsasontzietan martxan dauden motorren mantentze lan inorganikoak.

Defentsako Estatu Idazkaritzak 2015eko abuztuaren 18an emandako Jardute Aginduz ekin zitzaion Akordioa izenpetzeari, eta  ondoren Ministro Kontseiluaren onarpena izan zuen, urte bereko urriaren 9an egindako bileran. Bi urteko iraupena du, eta beste bi urte gehiagorako luzatu daiteke gehienez.

Jatorria: ITP

Jatorri-data: 04.02.2016


Berri bilatzailea