Berriak

Atzealdea

Botikak drone bitartez banatzeko sistema bat ezarriko du Japoniak 2018rako

Botikak drone bitartez banatzeko sistema bat ezarriko du Japoniak 2018rako

12.11.2015

Botikak droneen bidez banatzeko sistema bat ezarri nahi du Japoniak, instalazio mediko gutxi dituzten eremu isolatuetara bidalketak egiteko. 2018an jarri nahi dute martxan.

Sistema horri esker, tripulaziorik gabeko hegazkin batzuek botika errezetadunak, transfusioetarako odola eta beste premiazko merkantzia batzuk garraiatuko dituzte.

Japoniak ez zuen droneei buruzko legedia espezifikorik joan den irailera arte. Une honetan, Japoniako aeronautikako legeak debekatu egiten du droneak bizitoki jendetsuen gainean erabiltzea gobernuaren baimenik gabe, eta ezartzen du jendearengandik eta eraikinetatik distantzia jakin batera egin behar dutela hegan.


 

Jatorria: 20minutos

Jatorri-data: 03.11.2015


Berri bilatzailea