Berriak

Atzealdea

Automobilgintzako salmentako eta saldu osteko zerbitzuko adimen lehiakorrari buruzko jardunaldiak

Automobilgintzako salmentako eta saldu osteko zerbitzuko adimen lehiakorrari buruzko jardunaldiak

25.05.2016

AEGAk adimen lehiakorrari buruzko hiru jardunaldi egin ditu, hauei zuzenduta: ibilgailu-kontzesionarioei, tailer elektromekanikoei eta karrozariei, zerbitzuguneei, ordezko piezen banatzaileei, autoak desegiten aritzen direnei, pneumatiko-banatzaileei eta autoak garbitzen eta koipeztatzen jarduten dutenei.

Otsailean eta martxoan egin dira, zenbait herritan, eta, batez beste, sektoreko 7 enpresak hartu dute parte.

  • 1. jardunaldia, otsailaren 23an, Eibarren (DEBEGESA)
  • 2. jardunaldia, martxoaren 1ean, Tolosan (Kultur etxea)
  • 3. jardunaldia, martxoaren 10ean, Donostian (AEGA)

Jardunaldi horien ondorioz, adimen lehiakorreko sistema bat ezartzeko asmoa du Kataluniako enpresa batekin Big Datari buruzko gaiak lantzen ari den enpresa batek, gutxienez.

Gainera, AEGAn uste dute interesgarria izango litzatekeela adimen lehiakorreko lankidetza-sistema bat antolatzea, erakundea buru izanik, eta elkarteko enpresa guztiek onurak izatea sistema horren bidez.

 

 

Jatorria: ADIMEN LEHIAKORRA

Jatorri-data: 16.05.2016


Berri bilatzailea