L’Oreal-ek 3Dn inprimatutako giza azala erabiliko du bere ikerketetarako
L’Oreal-ek 3Dn inprimatutako giza azala erabiliko du bere ikerketetarako
19.05.2015
L'Oreal-ek giza azala behar du, eta asko, gainera. Horregatik, Frantziako kosmetikoen enpresa erraldoiak iragarri du, hil honen hasieran, osagai organikoak inprimatzen espezializatuta dagoen Organovo enpresa hasiberriarekin bat egin duela ehun bizidunen 3Dko inprimaketak egiteko modua bilatzeko, produktuen toxikotasuna eta eraginkortasuna probatzeko erabili ahal izan daitezen. "Organovo lankidetzan aritu den enpresetatik, gu gara lehenengo edertasun-enpresa", azaldu zuen Guive Balooch-ek, L'Oreal-eko teknologia inkubatzailearen munduko presidenteordeak.
Organovoren laguntzarekin -San Diegon du egoitza-, L'Oreal-en helburua da datozen bost urteetan azalaren ekoizpena bizkortzea eta automatizatzea. L'Oreal-ek azalean duen esperientzia eta hasierako finantzaketa guztia jarriko ditu; Organovok, berriz, teknologia jarriko du -jada ari da lanean zenbait enpresa teknologikorekin, hala nola Merck-ekin, gibeleko eta giltzurrunetako ehunak inprimatzeko-.
Jatorria: El país
Jatorri-data: 17.05.2015