Android gero eta gehiago erabiltzen ari da integrazioaren merkatuan
Android gero eta gehiago erabiltzen ari da integrazioaren merkatuan
09.10.2015
Androiden erabilera goraka ari da integrazioaren merkatuan, VIA Embeddedk nazioartean berriki egin duen inkesta baten emaitzen arabera.
Integrazioaren merkatuari buruzko ezagutza ugari dituzten 250 bat profesionalek parte hartu dute azterketan. VIA Embeddedek Androidek gailu integratuetan duen erabileraz galdetu zien inkestatuei, eta, horrez gain, sistema eragile horren erabilerari lotuta zer onura eta zer erronka antzematen dituzten ere galdetu die.
Automatizazio industriala, informazio eta aisialdia eta seinaleztapen digitala dira sistema eragile horren hiru aplikazio nagusiak.
Eta ukipen pantailekiko bateragarritasuna, merkaturatzeko denboraren murrizketa eta pertsonalizazioa dira, berriz, Androidi ikusten dizkioten hiru abantaila nagusiak.
Eta, bukatzeko, sarrera eta irteerako konexioekiko bateragarritasun eskasa, barne ezagutzarik eza eta garapen tresnarik ez egotea dira dituen hiru erronka nagusiak.
Jatorria: Revista Española de Electrónica
Jatorri-data: 28.09.2015