Atzealdea
2016ko Makina Erremintaren Bienalak 40.000 bisitari baino gehiago izan ditu
2016ko Makina Erremintaren Bienalak 40.000 bisitari baino gehiago izan ditu
16.06.2016
Profesionalen % 45 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak ziren, batez ere Katalunia, Gaztela-Leon, Nafarroa eta Madrilgoak. % 5 atzerritarrak ziren, 54 herrialde desberdinetakoak.
Herrialde hauetako profesionalak ugari izan dira Bienalean: Portugal, Frantzia, Alemania, Italia, Txina, Kolonbia, Argentina, Mexiko, Austria eta Indiakoak.
Sektore hauek piztu dute interes handiena: osagai metalikoak, makina-erremintarako osagarriak, osagai hidraulikoak eta pneumatikoak, txirbil-harroketa bidezko makina-erreminta, makina-erremintarako ekipo elektriko eta elektronikoak eta tresnak eta deformazio bidezko makina-erreminta.
Jatorria: Euskadi Tecnologia
Jatorri-data: 05.06.2016