Berriak

Atzealdea

Europako Batzordeak hotzean ijeztutako xaflen inportazioei dumpingaren aurkako neurriak ezartzea onartu du

Europako Batzordeak hotzean ijeztutako xaflen inportazioei dumpingaren aurkako neurriak ezartzea onartu du

26.02.2016

Europako Batzordeak Errusiatik eta Txinatikdatozen hotzean ijeztutako xaflen inportazioei dumpingaren aurkako neurriak ezartzea onartu du behin-behinean. Pasa den ostiralean, otsailak 12, argitaratu zen neurri horiek onartzen dituen erregelamendua, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean (hemen irakurri dezakezu).

Batzordeak egiaztatu du Errusiatik datozen inportazioen dumping marjina %19,8 eta %26,2 artekoa zela, eta Txinatik zetozenena, berriz, %52,7 eta %59,1 artekoa.

Hala ere, eta Europako araudiaren ondorioz, Txinako inportazioei ezarritako eskubideak murriztu egin dira %13,8 eta %16 arteko banda batera, eta Errusiako inportazioen kontrako eskubideak, berriz, egiaztatutako dumping marjinekin bat datoz zehazki.

Jatorri-data: 15.02.2016


Berri bilatzailea