Berriak

Atzealdea

Tapia sailburuak esan du 4.0 Industria "dagoeneko errealitate bat" dela Euskadin

Tapia sailburuak esan du 4.0 Industria "dagoeneko errealitate bat" dela Euskadin

23.10.2015

Euskalduna jauregian egin ditu adierazpen horiek, non "Basque Industry 4.0" jardunaldiaren bigarren edizioa egin baitzen joan den ostegunean. "Euskal Industriaren meeting pointa" leloa zuen, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatu zuen, SPRIren bitartez.

EIKTak (elektronika-, informazio-, eta komunikazio-teknologiak) ekoizpen-prozesuetan gero eta gehiago ari dira integratzen, eta enpresak egoera horretara egokitu daitezela sustatzea zuen helburu topaketa horrek.

Tapiak adierazi du: "4.0 industria dagoeneko errealitate bat da Euskadin". Dagoeneko 60 ekimen inguru daude.

Jatorria: Deia

Jatorri-data: 12.10.2015


Berri bilatzailea