Atzealdea
Altzairuaren krisiaren ondorioz, ekoizpenak behera egin du Gipuzkoan lehen aldiz 18 hilabetean
Altzairuaren krisiaren ondorioz, ekoizpenak behera egin du Gipuzkoan lehen aldiz 18 hilabetean
22.09.2016
Lurraldeko enpresen ekoizpen industrial metatua 18 hilabetez positiboan mantendu eta gero —gorakadak ere izan ditu, urtarrilean % 5,9rainokoa, adibidez—, uztailean lehenengo estropezu ‘ofiziala’ izan zuen ustez ondo zihoan bidean. Altzairuaren krisiak (Arcelor Zumarragaren ekoizpen-itxiera da horren erakusgarri Gipuzkoan) eragin du martxoaz geroztik, hamarrenez hamarren, ekoizpen metatua hilabetez hilabete jaisten joatea aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta uztailean 2015ekoa baino % 0,1 beherago zegoen.
Jatorria: Diario Vasco
Jatorri-data: 07.09.2016