Atzealdea
Donostiako VIVEbioTECH enpresa Espainian aitzindaria da gaixotasun arraroentzako bektore biralak ekoizten
Donostiako VIVEbioTECH enpresa Espainian aitzindaria da gaixotasun arraroentzako bektore biralak ekoizten
06.11.2015
Instalazioa joan den asteazkenenean aurkeztu zen, eta "gela zuria" izena du. Lantzen ari diren lehenengo bektore birala pirubato kinasaren eskasiagatiko anemiaren tratamenduan erabiliko da. Gaitz arraro bat da, batez ere haurrei eragiten diena.
VIVEbioTECH enpresa Gipuzkoako Parke Teknologikoan dago, eta joan den apirilean inauguratu zen. Biomedikuntzaren alorrean dihardu, eta gaixotasunak sendatzeko geneak garraiatzeko teknologietan espezializatuta dago.
Jatorria: Diario Vasco
Jatorri-data: 26.10.2015