Ekipamendu ondasunen industria - 2014ko Aurrerapena
Ekipamendu ondasunen industria - 2014ko Aurrerapena
07.09.2015
Kalkuluen arabera, %0,4ko igoera aurreikusten da fakturazioan. Datu positiboa da bigarren urtez, baina 2013an lortutakoa baino txikiagoa, orduan %0,9koa izan baitzen. Enpresen inpresioek eta datu estatistikoek erakusten dutenez, hazkundeak abiadura motelduko da.
Modu berean, Kontratatutako Bolumenak %1,3 egingo du gora (eta fakturazioa baino gehiago handituko da, eta hori beti da ona, aurretiaz ematen den adierazle gisa); halere, aurreko urtean baino %6,5 gutxiago haziko da. Kasu honetan, enpresen iritziek erakusten dutenez 2014ko urtearen bigarren erdian baikortasun handiagoa dago.
Enplegu sorrerari dagokionez, %0,4ko hazkunde motela gertatuko da, eta hazkunde motel horrekin, iazko %-1,7ko joera negatiboa aldatzea ekarriko duen arren, ezin da esan enpleguak bere onera etortzen hasiko dela. Denbora luzeagoan behatzea behar da aspalditik itxaroten ari den suspertze hori berretsi ahal izateko, izan ere, badakigu sektore honetan enplegua suspertuta enplegu egonkorra berreskuratzeko bidean egongo ginatekeela.
Jatorria: Sercobe
Jatorri-data: 05.07.2015