Berriak

Atzealdea

Espainiako tren industria pisu handiagoa hartzen ari da nazioarteko proiektuetan

Espainiako tren industria pisu handiagoa hartzen ari da nazioarteko proiektuetan

30.10.2015

Gaur arte egindako lanak agerian jartzen du tren industriak gure mugen barruan zein gure mugetatik kanpo duen ahalmen teknologikoa. Gaur arte, Mafexeko bazkide diren enpresak bost kontinenteetako 80 herrialde baino gehiagotan ari dira edo aritu dira proiektuetan parte hartzen. Zenbait datu azpimarragarrik adierazten digute zer balio eman dioten tren sareen garapenari. Mundu osoan zerbitzua ematen duten ETCS sistemen 5.000 kilometro baino gehiago Mafexeko enpresei kontratatutakoak dira (2.900 kilometro baino gehiago Espainiatik kanpo). Azpimarratzekoa da, halaber,  hainbat eremutan aitzindariak direla, esaterako bidaiariak eramateko 200 km/h-ko abiadurako lehen lokomotor dieselak garatzen mundu mailan, azpiegituren arloan zein gurpilen materialetan kontsumo energetikoaren murrizketarekin bat datozen soluzio teknologikoak ezartzen, edo Hego Amerikan ezarri diren katenariarik gabeko lehen tranbiak fabrikatzen.

Jatorria: Interempresas

Jatorri-data: 19.10.2015


Berri bilatzailea