Berriak

Atzealdea

Plastiko eta kautxurako makina eta moldeak fabrikatzen dituzten Italiako industriak baliteke errekor historikora iristea

Plastiko eta kautxurako makina eta moldeak fabrikatzen dituzten Italiako industriak baliteke errekor historikora iristea

15.01.2016

Istatek 2015eko lehen hiru hiruhilekoetarako emandako kanpo merkataritzari buruzko datuak aztertzeko  Assocomaplast elkarteak (Italiako elkarte profesional nazionala, 160 konpainia baino gehiago hartzen dituen Confindustria elkarteko kidea) egin duen lanak baieztatzen duenez, aurreko hiletan egindako inportazioen zein esportazioen etekina positiboa izan da, 2014an garai berean izan ziren datuekin alderatuta. Bereziki inportazioen etekina izan da positiboa, hazkunde etengabea izan baitu.

“Assocomaplast elkarteko buru Alessandro Grassik azpimarratzen duenez, Italiako enpresak gusturago uzten dituen faktorea esportazioak sendotzea da: Aurten (2015) lehen bederatzi hilabeteetan 2014 osoan lortutako ia maila berberera heldu dira”. Elkartearen ikerketa bulegoaren kalkuluen arabera, baliteke 2015ean haustea 2007an lortutako 2.800 milioi euroko errekor historikoa.

Jatorria: Izaro

Jatorri-data: 06.01.2016


Berri bilatzailea