Berriak

Atzealdea

Ekonomia-adimena eta gerra globala

Ekonomia-adimena eta gerra globala

19.10.2016

Luzaroan, “adimena” terminoa, geopolitikan, gobernu-agentziek edo zerbitzu sekretuek egiten zituzten amarruei zegokien. Amarru horietako asko legez kanpokoak izaten ziren, edo legezkoak behintzat ez. Gaur egun, behar dugun ia informazio guztia eskuragarri dugu, baina norbaitek eskuratu, antolatu eta aztertu egin behar du, erabakiak hartzeko lagungarria izan dadin. Horretarako da, hain juxtu ere, ekonomia-adimena. Espainian, apenas dago horren berririk, baina gero eta garrantzi handiagoa du nazioarteko harremanetan.

“Demagun enpresa batek meategi bat ustiatu nahi duela beste herrialde batean”, dio El Confidencial egunkarian Fernando Picatoste Deloitteko Ekonomia Adimenaren arduradunak. “Meatzariak aztertuko du ea mineralik badagoen ala ez, eta enpresak, berriz, behar bezala ustiatzeko zer kostu izango dituen hartuko du kontuan. Horretan datza ekonomia-adimena: jakitean norengana jo behar duzun haren inguruko informazioa lortzeko. Zer ez dut izan kontuan? Herrialde egonkorra ote da? Desjabetzerik egon ote da?” Lobbystaren, diplomazialariaren eta analistaren arteko halako tarteko puntu bat da.

Jatorria: El Confidencial

Jatorri-data: 26.09.2016


Berri bilatzailea