Berriak

Atzealdea

Txinako altzairuaren inbasioa, euskal siderurgiak gora egiteko mehatxua

Txinako altzairuaren inbasioa, euskal siderurgiak gora egiteko mehatxua

06.11.2015

Imagen Listado Noticia

Txinak 88 milioi tona altzairu esportatzen ditu urtero, hau da, Alemaniak ekoizten duena bi aldiz. Herrialdearen barruko hazkundea moteldu egin da eta ezin du beren lantegietatik ateratzen den material guztia hartu: 822 milioi tona, hau da, Espainiak ekoizten duena 58 aldiz.

Bere sistema politiko bereziak, sistema komunistaren eta sistema kapitalistaren arteko hibrido bat baita, ez du onartzen lantegiak ixtea. Horrenbestez, esportazioa da egoera horretatik ateratzeko duten ihes balbula, merkatuko baldintzetatik urrun esportatuta eta produkzioaren benetako kostuak islatu gabe.

Oraingoz, euskal altzairu fabrika konik ateratzen ari dira denboraletik, baina ikaratuta daude etor daitekeenarekin. Siderurgiako Produktu eta Instalazioen Esportatzaileen Espainiako Elkarteak (Siderex), egoitza Bilbon duenak, emandako datuen arabera, Euskadin egoitza duten lantegien produkzioa 2014an 4.165 milioi tonakoa izan zen, hau da, 2013an baino %7,5 gutxiago, baina are txikiagoa 2007an lantegietatik atera ziren 7.500 miloi tonarekin alderatzen badugu.

Jatorria: El Diario Vasco

Jatorri-data: 01.11.2015


Berri bilatzailea