Berriak

Atzealdea

Santanderren probatuko da datu mugikorren komunikazioa hobetzeko Espainian dagoen lehen argiteria adimenduna

Santanderren probatuko da datu mugikorren komunikazioa hobetzeko Espainian dagoen lehen argiteria adimenduna

18.09.2015

Imagen Listado Noticia

Ericssonek garatu du probarako argiteria adimenduna, ZERO Site izenekoa, IKT prestazio aurreratuak (informazio eta komunikazioaren teknologia) eta azken belaunaldiko LED argi sistema bat konbinatuta. Hiri altzarien soluzio baten zati baten moduan eskaini da.

Kirol Jauregiaren aurrealdean dagoen Las Llamas Parke Atlantikoan instalatu da sistema, zutoin baten gainean, Santanderreko Udalak utzitako lursail batean, eta berarekin erantzun nahi zaio gero eta gehiago diren banda zabal mugikorreko sareei, bai eta konektibitate eskaera gero eta handiagoari eta konektatutako gailu kopuru handitzeari ere. Banda zabal mugikorreko azpiegitura bat dauka integratuta, eta horri esker mugikorren operadoreek sare dentsoagoak izan ditzakete hiria kaltetu gabe, eta, horrela, erabiltzaileen konektibitatea hobetu eta konexioen ingurune seguruago eta efizienteagoa izaten lagundu.

Jatorria: Smart Lighting

Jatorri-data: 10.09.2015


Berri bilatzailea