Atzealdea
Grafenozko baterien munduko lehen instalazioa, Espainian
Grafenozko baterien munduko lehen instalazioa, Espainian
19.11.2015
Grafenoari esker autoa zortzi minutuan kargatzen duen bateria sortu zuten, eta, orain, grafenozko bateriak fabrikatzen dituen lehen instalazioa irekiko dute. Instalazio aitzindari hori ez da Silicon Valleyn kokatuko, Murtziako Yecla herrian baizik. Hiru kide hauen indarren baturaren emaitza da: Graphenano, grafenoa eskala industrialean ekoizten duen enpresa espainiarra; Kordobako Unibertsitateko Kimikako taldea, eta Grabat Energy enpresa.
Azpiegiturak balio erantsi handiko bateriak mihiztatzeko eta fabrikatzeko 20 lerro izango ditu, eta "80 milioi zelula baino gehiago fabrikatuko dituzte ekoizpen-martxa betean". Lehen aleak 2016ko hasierako hilabeteetarako ekoiztea aurreikusten dute.
Jatorria: El mundo
Jatorri-data: 10.11.2015