Berriak

Atzealdea

Unesiden arabera, Altzairu ekoizpenak %4,2 egin zuen gora 2015ean Espainian

Unesiden arabera, Altzairu ekoizpenak %4,2 egin zuen gora 2015ean Espainian

01.04.2016

Espainiako industria siderurgikoak 14,8 milioi tona landugabeko altzairu ekoitzi zuen pasa den urtean, Enpresa Siderurgikoen Batasunak (Unesid) aurkeztutako azken datuen arabera. Halere, “portaerak txarrera egin zuen nabarmen urte bukaeran, izan ere, laugarren hiruhilekoan urteko %1 baino ez zuen gora egin”, gaineratu du Unesidek.

2015eko igoera antzekoa izan zen altzairu kalitate guztietan. Unesidek adierazi duenez, karbono altzairuek zein herdoilezinek edo aleatutako besteek sektoreko batez besteko igoeraren oso antzekoa izan zuten.

Jatorri-data: 20.03.2016


Berri bilatzailea